Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2022ko azaroaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4764

EBAZPENA, 2022ko irailaren 30ekoa, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira emandako zenbait dirulaguntza, herritar orok izan dezan haien berri. Dirulaguntza horiek Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko martxoaren 30eko Aginduak arautzen ditu (agindu horren bidez, natura-ondarea babesteari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten pertsona, elkarte, fundazio eta enpresentzako dirulaguntzak arautzeko oinarriak ezarri eta horiek emateko deialdia egiten da 2022. urterako).

Aipatutako dirulaguntzen deialdi-agindua ikusi da, eta, agindu horrek xedatzen duenez, nahitaezkoa da emandako dirulaguntzen zerrenda jakinaraztea.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Emandako dirulaguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Zerrenda hori eranskinean zehazten da.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 30a.

Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,

ADOLFO URIARTE VILLALBA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala