212. zk., 2022ko azaroaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (136 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4756
HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2022ko irailaren 8koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaera testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako hutsak atzeman dira Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Aginduan, zeinaren bidez iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak. Agindu hori 2022ko irailaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (175. zk.) argitaratu zen. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
2022/3976 (148/13) orrialdean, I. eranskinaren 8. apartatuko 18. puntuan,
hau dio:
«18.– Gizonen zeregina berdintasunaren eraikuntzan: Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta indarrean dagoen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Planean aurreikusitako neurriak eta helburuak».
Baina hau esan behar du:
«18.– Gizonen zeregina berdintasunaren eraikuntzan: Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta indarrean dagoen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Planean aurreikusitako neurriak eta helburuak».