Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2022ko azaroaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4755

1462/2022 EBAZPENA, irailaren 26koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Leire Erkoreka Gonzalez andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIko Psikiatria-Desintoxikazioko Zerbitzu Sanitarioko buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentearen martxoaren 23ko 456/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Barrualde-Galdakaoko ESIko Psikiatria-Desintoxikazioko Zerbitzu Sanitarioko Burua lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2022ko uztailaren 13ko EHAA 135 zk. eta 2022ko uztailaren 23ko BOE 176. zk.).

Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Leire Erkoreka Gonzalez andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko Psikiatria-Desintoxikazioko Zerbitzu Sanitarioko buru.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28.artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Leire Erkoreka González andrea Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko Psikiatria-Desintoxikazioko Zerbitzu Sanitarioko buru izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta 2022ko urriaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatuak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Galdakao, 2022ko irailaren 26a.

Barrualde-Galdako ESIko zuzendari-gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala