212. zk., 2022ko azaroaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4753
219/2022 EBAZPENA, irailaren 22koa, Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Juan Larumbe Ochoa jauna izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Bitarteko Egituretako Atal Sanitarioko buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.
Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen maiatzaren 12ko 133/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa egin zen Arabako Osasun Mentaleko Bitarteko Egituretako Atal Sanitarioko Burua izeneko lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2022ko uztailaren 13ko EHAA 135. zk. eta 2022ko uztailaren 23ko BOE 176. zk.).
Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Juan Larumbe Ochoa jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Bitarteko Egituretako Atal Sanitarioko buru.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28.artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Juan Larumbe Ochoa jauna izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Bitarteko Egituretako Atal Sanitarioko buru aldi baterako.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta luzatzeko aukera egongo da, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat etorriz. Izendapenak 2022ko urriaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 22a.
Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,
MIREN EGUZKIÑE DE MIGUEL AGUIRRE.