Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2022ko azaroaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4751

1754/2022 EBAZPENA, irailaren 14koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Victoria Leal Arranz andrea izendatzen den Osakidetzako Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Neumologia Interbentzionistako Atal Sanitarioko buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentearen martxoaren 22ko 462/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Bilbo-Basurtuko ESIko Neumologiako Atal Sanitarioko Burua lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez. (2022ko apirilaren 27ko EHAA 81 zk. eta 2022ko maiatzaren 3ko BOE 105 zk.).

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentearen maiatzaren 5eko 718/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko maiatzaren 19ko EHAA 96 zk. eta 2022ko maiatzaren 24ko BOE 123 zk.) zuzendu egin da martxoaren 22ko 462/2022 Ebazpenean lehiaketarako deitutako lanpostuaren izendapena, arlo klinikoa zehaztuz. Hala izendapen hau izatera igaro zen: Neumologia Interbentzionistako Atal Sanitarioko burua.

Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, María Victoria Leal Arranz andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea Osakidetzako Bilbo-Basurtuko ESIko Neumologia Interbentzionistako Atal Sanitarioko buru.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– María Victoria Leal Arranz andrea Osakidetzako Bilbo-Basurtuko ESIko Neumologia Interbentzionistako Atal Sanitarioko buru izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta 2022ko irailaren 14tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatuak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2022ko irailaren 14a.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,

JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala