Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2022ko azaroaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

686 TRANSPORTES LOGÍSTICOS Y PORTUARIOS S. COOP. Y CENTRO DE CONTRATACIÓN DE TRANSPORTES DE VIZCAYA-CECOTRANS-BIZ S.COOP.
4747

IRAGARKIA, 686 Transportes Logísticos y Portuarios, S. Coop. (kooperatiba xurgatzailea) eta Centro de Contratación de Transportes de Vizcaya-Cecotrans-Biz, S. Coop (kooperatiba xurgatua) kooperatiben arteko bat-egiteari buruzkoa.

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legeak 83.6 artikuluan (aurrerantzean «EKL») ezarritakoarekin bat etorriz, argitara ematen da 2022ko urriaren 22an Centro de Contratación de Transportes de Vizcaya-Cecotrans-Biz, S. Coop kooperatibak eta 686 Transportes Logísticos y Portuarios, S. Coop. kooperatibak ezohiko batzar orokorrak egin zituztela; horietan, legez eta estutuaren arabera ezarritako gehiengoaren bidez onartu dutela bi kooperatibek bat-egitea. Horretarako, 686 Transportes Logísticos y Portuarios, S. Coop. kooperatibak Centro de Contratación de Transportes de Vizcaya-Cecotrans-Biz, S. Coop. kooperatiba xurgatuko du. 2022ko ekainaren 30ean itxitako bat-egite balantzeak ere onartu zituzten, kooperatibetako kontuen auditoreak egiaztatuta eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan 2022ko uztailaren 27an gordailututako Bategite Proiektura egokituz. Centro de Contratación de Transportes de Vizcaya-Cecotrans-Biz, S. Coop. kooperatiba likidaziorik gabe desegingo da eta haren ondare guztia, modu unibertsalean, 686 Transportes Logísticos y Portuarios S. Coop. kooperatibari eskualdatuko zaio.

EKLren 84. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bat-egitean parte hartzen duten kooperatibetatik bat-egitearen aurkako botoa eman duten bazkide guztiak edo, batzarrera joan ez arren, bat egiteko erabakiaren azken iragarkia egin eta berrogei eguneko epean administratzaileei bidalitako idazki baten bidez desadostasuna adierazten dutenak kooperatiba horretatik banantzeko eskubidea dutela jasotzen da.

Jasota geratzen da, halaber, bat-egitean parte hartzen duten kooperatibetako hartzekodunek aurka egiteko duten eskubidea, eta, hala badagokio, EKLren 85. artikuluan aurreikusitakoaren arabera gauzatuko da, hilabeteko epean, bat egiteko erabakiaren azken iragarkia egiten den egunetik zenbatzen hasita.

Santurtzi, 2022ko urriaren 25a.

686 Transportes Logísticos y Portuarios, S. Coop. eta Centro de Contratación de Transportes de Vizcaya-Cecotrans-Biz, S. Coop. kooperatibetako kontseilu artezkarietako presidenteak,

JOSÉ MIGUEL MAESTRE OCERIN.

IÑIGO OYARZABAL ARTEABARO.


Azterketa dokumentala