211. zk., 2022ko azaroaren 4a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (176 KB - 9 orri.)
- EPUB (607 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4739
EBAZPENA, 2022ko urriaren 25ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak argitaratzeko dena.
Gerentziaren 2014ko martxoaren 6ko Ebazpenaren bidez argitaratu egin ziren unibertsitate honetako administrazio eta zerbitzuetako pertsonal funtzionario eta laboralaren lanpostuen zerrendak eta behin-behineko pertsonalarentzat gordetako lanpostuen zerrenda (2014ko martxoaren 18ko EHAA).
Inoiz indarrean egon diren lanpostuen zerrenda guztietan aldaketak egin behar dira etengabe, indarreko prozedurekin bat etorrita tramitatu eta aldeko erabakiaz burutu diren aldaketak jasoko badira bertan, hau guztiau Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 legearen 16. artikuluan aurreikusten dena bete dadin.
Adierazitakoa kontuan hartuta, Gerentzia honek, Gobernu Kontseiluak 2022ko urriaren 20an egin zen bileran gaia aztertu eta aldaketak onartu ondoren, eta Errektorearen 2021-01-28ko Ebazpenaz emandako ahalmenez baliatuz, ondokoa
EBATZI DU:
Lehenengoa.– Administrazio eta zerbitzuetako langileen lanpostuen zerrendaren aldaketak, eranskinean ageri direnak, onartzea.
Bigarrena.– Ebazpen honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean, Bibliotekako lanpostuei dagozkien lanaldi aldaketak izan ezik, horiek 2023ko urtarrilaren 1ean jarriko baitira indarrean.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka interesdunek aukerako berraztertze errekurtsoa jarri ahal izango diote Gobernu Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango dute zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Leioa, 2022ko urriaren 25a.
UPV/EHUko gerentea,
MIREN LOREA BILBAO ARTETXE.