Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2022ko azaroaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4717

1786/2022 EBAZPENA, irailaren 29koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Olivia María Rodríguez San Vicente andrea Erradiologiako Zerbitzu Sanitarioko Buru kargutik kendu egin den Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan, berak hala eskatuta.

3060/2014 Ebazpenaren bidez, Olivia María Rodríguez San Vicente andrea izendatu zen Erradiologiako Zerbitzu Sanitarioko buru, Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan (2015eko urtarrilaren 19ko EHAA 11 zk).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Olivia María Rodríguez San Vicente andrea Erradiologiako Zerbitzu Sanitarioko Burua kargutik kentzea berak hala eskatuta, Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko urriaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta haren berri ematea interesdunari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2022ko irailaren 29a.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,

MARÍA LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala