Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2022ko urriaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4686

EBAZPENA, 2022ko urriaren 18koa, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita 2022ko ekitaldian eman diren laguntzen enpresa onuradunen zerrenda, turismoko enpresen sorkuntzari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzeko programa arautzen duen Aginduak finkatutako esparruan.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2022ko apirilaren 6ko Aginduaren bitartez (2022ko apirilaren 20ko EHAA, 76. zk.), turismo-enpresen sorkuntzari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzeko programa arautzen da.

Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikaren iragarki-taulan argitaratu da laguntzen espedienteak ebazten dituen Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2022ko irailaren 14ko Ebazpena, eta aipatutako Aginduaren 16. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Jakinaraztea, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala, 2022ko ekitaldian eman diren laguntzen enpresa onuradunen eta emandako laguntzen zerrenda, turismoko enpresen sorkuntzari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzeko programa arautzen duen Aginduak finkatutako esparruan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 18a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala