Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2022ko urriaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4685

126/2022 DEKRETUA, urriaren 18koa, «Gaztedi Rugby Taldea» onura publikoko dela deklaratzekoa.

Gaztedi Rugby Taldea kirol kluba CD0000198 zenbakiarekin dago inskribatuta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan, eta hemen du helbide soziala: Aiztogile kalea 15 behea, Vitoria-Gasteiz (01001, Araba). Garatzen dituen jarduerak kontuan hartuta, bidezko da onura publikokotzat deklaratzea, kirolaren eremuan Euskadiren interes orokorra sustatzen duela iritzita.

Izan ere, kirol klubak bete egiten ditu onura publikokoa dela deklaratua izateko eskakizunak, arau hauetan agertzen direnak: Euskadiko Kirolari buruzko ekainaren 11ko 14/1998 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian, eta ekainaren 22ko 163/2010 Dekretuaren 56. artikuluan eta ondorengoetan. Aldeko txostena eman dute, halaber, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirolen eta Gazteriaren Zuzendaritza Nagusiak.

Ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 2022ko urriaren 18an egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Deklaratzea «Gaztedi Rugby Taldea» onura publikokoa dela, bere jardueren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko interes orokorrari laguntzen baitio. Euskadiko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatuta dago entitate hori, CD0000198 zenbakiarekin. Deklarazio horri esker, Euskadiko Kirolari buruzko 11/1998 Legearen 32. artikuluan ezarritako onurez baliatzeko eskubidea izango du entitateak.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko urriaren 18an.

Lehendakaria,

IŃIGO URKULLU RENTERIA.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala