Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2022ko urriaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4590

IRAGARKIA, 216/2022 prozedura laburtuaren bidez izapidetutako administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesatuak izan daitezkeenak epatzeko Administrazioarekiko Auzien Bilboko 1 Epaitegian ager daitezen.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian (216/2022 prozedura laburtua), UPV/EHUko gerentearen 2022ko martxoaren 1eko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen 2021eko maiatzaren 21eko kudeaketa-teknikariaren lan-poltsa (psikologia klinikoa/osasun psikologia orokorra) sortzeko hautaketa-prozesuko merezimendu- eta euskara-lehiaketaren faseko behin betiko emaitzak onartzearen aurka jarritako errekurtsoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan dioena betetzeko, epatu egiten dira interesatu izan daitezkeen hirugarren pertsonak, eta aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita.

Aipatutako errekurtsoa hainbat pertsonari zuzendutako egintza denez, iragarki hau argitaratzen da, bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak xedatutakoarekin 45. artikuluan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita izango ditu ondorioak.

Leioa, 2022ko urriaren 10a.

UPV/EHUko idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.


Azterketa dokumentala