Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2022ko urriaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4583

EBAZPENA, 2022ko urriaren 13koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekiak berrerabiltzeko ideia onenen sariak ematen dituena.

2022ko ekainaren 20ko Aginduak ezarritakoarekin jarraituz (Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekiak berrerabiltzeko ideia onenetarako sarien laugarren edizioaren deialdia onartzen duena), eta behin epaimahaiak egindako proposamena aztertuta, zortzigarren oinarria aplikatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekiak berrerabiltzeko ideiarik onenaren saria ematea, hau da, egiaztapen-diploma eta 5.000 euro, hurrengo proiektuari:

Eskatzaileak: Adriana Aguirre Such, Mathilde Marengo eta Iacopo Neri.

Proiektuaren izena: «LUR: un DSS para la planificación estratégica sostenible basado en el valor multifuncional del suelo».

Balorazioa: 14,56 puntu 20tik.

Bigarrena.– Bigarren puntuaziorik onena lortu duen ideiari bigarren saria ematea, hau da, egiaztapen-diploma eta 3.000 euro, hurrengo proiektuari:

Eskatzaileak: Sergio Díaz Martínez eta Antonio José Sáez González.

Proiektuaren izena: «Con OpenData mi alergia ya no es un problema».

Balorazioa: 13,57 puntu 20tik.

Hirugarrena.– Proiektuetako bakoitzerako Epaimahaiak egindako balioespenak eranskinean argitaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jar dezakete sail berbereko sailburuaren aurrean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Seigarrena.– Saritutako pertsonak saria onartu duela berariaz eta idatziz jakinarazi beharko du 3 egun naturaleko epean, emakidaren ebazpena argitaratzen denetik aurrera. Horretarako, saria onartzeko inprimakia izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 13a.

Erakunde Harremanetarako sailburuordea,

JONE BERRIOZABAL BOVEDA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala