204. zk., 2022ko urriaren 25a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (148 KB - 2 orri.)
- EPUB (166 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4582
EBAZPENA, 2022ko urriaren 13koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekien berrerabilera onenen sariak ematen dituena.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko ekainaren 20ko Aginduak ezarritakoarekin jarraituz (Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekien berrerabilera onenetarako sarien laugarren edizioaren deialdia onartzen duena), eta behin Epaimahaiak egindako proposamena aztertuta, zortzigarren oinarria aplikatuz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekiak berrerabiltzeko proiekturik onenaren saria ematea, egiaztapen-diploma eta 10.000 euro izango dena, hurrengo proiektuari:
Eskatzailea: Unai Antero Urruticoechea.
Proiektuaren izena: «enEKO : Asistente inteligente para el ahorro energético».
Balorazioa: 15,53 puntu 20tik.
Bigarrena.– Bigarren puntuaziorik onena lortu duen proiektuari bigarren saria ematea, egiaztapen-diploma eta 8.000 euro izango dena, hurrengo proiektuari:
Eskatzaileak: Ander Fernández Jauregui.
Proiektuaren izena: «iApparca: Encuentra el parking con plazas libres más cercano gracias a la Inteligencia Artificial».
Balorazioa: 14,28 puntu 20tik.
Hirugarrena.– Proiektuetako bakoitzerako Epaimahaiak egindako balioespenak eranskinean argitaratzea.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jar dezakete sail berbereko sailburuaren aurrean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.
Seigarrena.– Saritutako pertsonak saria onartu duela berariaz eta idatziz jakinarazi beharko du 3 egun naturaleko epean, emakidaren ebazpena argitaratzen denetik aurrera. Horretarako, saria onartzeko inprimakia izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» atalean.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 13a.
Erakunde Harremanetarako sailburuordea,
JONE BERRIOZABAL BOVEDA.