Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2022ko urriaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4580

EBAZPENA, 2022ko urriaren 17koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko landa- eta hiri-hiriguneetako emakumeei laguntzeko programa garatzeko dirulaguntzen deialdia finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak handitu egin direla, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotuta.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak, 2021eko abenduaren 21eko erabakiaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko landa- eta hiri-hiriguneetako emakumeei laguntzeko programa garatzeko dirulaguntzen deialdia onartu zuen, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotuta. Deialdia 2021eko abenduaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 262. zenbakian, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2021eko abenduaren 21eko Ebazpenaren bidez.

Deialdi horretan araututako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 773.662 eurokoak izan ziren. Estatuak hura gauzatzeko helburuz transferitutako zenbatekoa izan zen, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan sartzen den proiektua delako, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduan ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez.

Deialdiaren 1.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, 2022. eta 2023. urteetan Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatzen badira Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren ondoriozko funts berriak xede bererako, eta horiek, era berean, laguntza horien finantzaketarekin lotutako ordainketa-kreditu berriak sortzen badituzte, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez kredituen zenbatekoari publizitatea emango zaio.

Maiatzaren 17ko TES/440/2022 Aginduaren bidez (2022ko maiatzaren 19ko BOEn argitaratu zen), Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 19. eta 23. osagaien esparruan inbertsio proiektuak gauzatzeko 2022ko ekitaldiko kredituak lurraldeka banatu dira, Enplegu eta Lan Gaietarako Konferentzia Sektorialak 2022ko apirilaren 6an egindako bileran onartutako irizpideetan oinarrituta, Euskal Autonomia Erkidegoari 429.812 euroko zenbatekoa esleituz landa- eta hiri-hiriguneetako emakumeei laguntzeko programa finantzatzeko. Zenbateko hori transferituta dago helburu horretara aplikatzeko.

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluan ezartzen denez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, dirulaguntzen deialdiez gain, interesdunentzat garrantzitsuak diren eta oro har eragiten dieten egintza guztiak.

Azaldutakoa dela bide, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak honako hau

EBAZTEN DU:

Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko landa- eta hiri-hiriguneetako emakumeei laguntzeko programa garatzeko dirulaguntzen deialdia finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak gehitu direla. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2021eko abenduaren 21eko bileran kredituaren hasierako zenbatekoa, 773.662 eurokoa , eta kreditu-gehikuntzaren zenbatekoa, 429.812 eurokoa, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotuta Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko Aurrekontu Orokorren ordainketa-kredituaren kargura.

Horrenbestez, aipatu laguntzak finantzatzera bideratutako aurrekontu-kredituaren zenbatekoa, guztira, 1.203.474 eurokoa da, 2022ko ordainketa-kredituaren kargura.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 17a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.


Azterketa dokumentala