204. zk., 2022ko urriaren 25a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LEHENDAKARITZA
4572
EBAZPENA, 2022ko urriaren 11koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzako goi-kargudunaren idazkaria izateari utz diezaiola xedatzen duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliaturik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Edurne Aranzazu Garín Cortajarena andreak Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzako goi-kargudunaren idazkaria izateari utz diezaiola; 520010 kodea, 174 dotazioa; eta egindako lanarengatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargutik kentze horrek 2022ko urriaren 16an izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bideari bukaera ematen dio. Aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke ebazpena eman duen organoari, jakinerazpena jaso eta hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, jasotzen den hurrengo egunetik, bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 11.
Lehendakaritzako idazkari nagusia,
JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.