203. zk., 2022ko urriaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA ITUNEKO ARBITRAJE BATZORDEA
4565
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu duen gatazka. Gatazka hori Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordean izapidetzen da 5/2015 espediente-zenbakiarekin.
Ezin izan da zuzenean jakinarazi Foru Aldundiak sustatu duen gatazka, Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordean izapidetzen ari dena 5/2015 espediente-zenbakiarekin; horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Interesdunek 10 egun balioduneko epea dute ebazpena jasotzeko, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen egoitzan (Gaztelako atea 15, 1. solairua, 01007 Vitoria-Gasteiz).
Interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 11.
Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeko idazkaria,
JOSE ANTONIO CAYERO BILBAO.