Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2022ko urriaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

DEBAKO UDALA
4561

IRAGARKIA, Debako Udaltzain-buruaren lanpostua izendapen askeko prozeduraren bidez betetzeko Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko irailaren 29ko Erabakiari buruzkoa.

2022ko urriaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (193. zk.), Debako Udaltzain-buruaren lanpostua izendapen askeko prozeduraren bidez betetzeko deialdia eta oinarri arautzaileak argitaratu dira.

Instantziak aurkezteko epea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera 15 egun balioduneko epean amaituko da.

Deialdi honekin zerikusia duten segidako iragarkiak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean edo Udaleko iragarki-taulan argitaratuko dira soilik, dagokionean.

Deba, 2022ko urriaren 11.

Alkatea,

GILEN GARCIA BOYRA.


Azterketa dokumentala