Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2022ko urriaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BIZKAIKO GARRAIO PARTZUERGOA
4538

IRAGARKIA, Bilboko Metropoli Trenbideko lurrazaleko 1 eta 2 lineen Zaraten Mapa Estrategikoen (IV. fasea) behin betiko onartzeari buruzkoa.

Jakinarazten da Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Zuzendaritza Nagusiak irailaren 15eko 200/2022 Ebazpenaren bidez honakoa onartu duela:

Bilboko Metropoli Treneko lurrazaleko 1 eta 2 lineen Zarataren Mapa Estrategikoen (IV fasea) behin betiko onespena.

Ikusi da 2021. urteko ebaluazio-agertokiari dagozkion Bilbo Metropoliko Trenbidearen 1. eta 2. lineen lurrazaleko tarteetako zarata-mapa estrategikoen (IV. fasea) onespen-espedientea.

Gertaera: Tecnalia Research Innovation SL enpresak, Bizkaiko Garraio Partzuergoak hala eskatuta, honako dokumentu hau idatzi du: «Bilbo Metropoliko Trenbidearen 1. eta 2. lineen lurrazaleko tarteetako zarata-mapa estrategikoak, IV. fasea. 2021. urteko agertokia».

Oinarria: Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legeak (RCL 2003, 2683) garatzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren ingurune-zarataren ebaluazioari eta kudeaketari buruzko 2002ko ekainaren 25eko 2002/49/EE Zuzentarauaren bidez (LCEur 2002,1993), hots-kutsadura arautzen da, giza osasunarentzat, ondasunentzat eta ingurumenarentzat eragin ditzakeen kalteak saihestu eta, hala badagokio, murrizte aldera. Hots-kutsaduratzat jotzen da pertsonentzat, beren jarduerak egiteko, eta ingurumenean ondorio nabarmenak dituzten edozein izaerako ondasunetarako eragozpenak edo kalteak sortzen dituzten zaraten eta dardaren presentzia. Bestalde, ingurune-zarataren ebaluazioari eta kudeaketari dagokienez Zaratari buruzko 37/2003 Legea garatzen duen abenduaren 16ko 1513/2005 Errege Dekretuak ondorio kaltegarriak –ingurune-zarataren ondoriozko eragozpenak barne– prebenitu, murriztu eta saihesteko helburua du, Estatuko ordenamendu juridikoan sartu den Europar Batasuneko zuzentarauaren aplikazio-eremuaren arabera. Horretarako, ingurune-zarata nahiz horrek herritarrei sortzen dizkien ondorioak eta eragozpenak azaltzen dira, eta aurreikusitako xedea lortzeko hainbat neurri jasotzen dira, besteak beste zarata-mapa estrategikoak, ekintza-planak eta herritarrei informazioa ematea. Arau horien ondorioz, azpiegitura jakin batzuetako titularrek, hala nola trenbideetakoek, derrigorrez zehaztutako epeen barruan onetsi behar dituzte zarata-mapa estrategikoak.

Aipatutako dokumentua aztertu da eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2022ko irailaren 14ko Azterlanen eta Plangintzaren Zerbitzuko txostena ikusi da. Horrenbestez, ebazpen hau emateko eskumena berariaz eskuordetu didan Kontseilu Nagusiaren 2022ko ekainaren 23ko Erabakiaren bidez emandako eskudantziak baliatuz, bat etorriz oro har aplikatu beharreko araudiarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.4 artikulua), tokiko araubidearekin (Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.s artikulua) eta berariaz Bizkaiko Garraio Partzuergoko estatututan jasotakoarekin (24.3 artikulua),

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Behin betikoz onartzea honako dokumentu hau: «Bilbo Metropoliko Trenbidearen 1. eta 2. lineen lurrazaleko tarteetako zarata-mapa estrategikoak (IV. fasea)».

Bigarrena.– Zerikusia duten udalei ebazpen honen berri ematea eta dokumentua bidaltzea Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailera, jakin dezaten eta dagozkion ondorioetarako. Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Euskadiko Aldizkari Ofizialean eta Bizkaiko Garraio Partzuergoko web orrian argitaratuko da.

«Bilboko Metropoli Trenbideko lurrazaleko 1 eta 2 lineen Zaraten Mapa Estrategikoen (IV. fasea)» agiria Bizkaiko Garraio Partzuergoko web orrian www.ctb.eus dago argitaratuta, Zaratei buruzko arautegiari lotutako agiriak atalean.

Bilbao, 2022ko urriaren 4a.

Zuzendari nagusia,

GORKA UGALDE MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala