201. zk., 2022ko urriaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4533
IRAGARKIA, EAEko Jabetza Intelektualaren lurralde-erregistratzaileak eskubideak inskribatzeko emandako ebazpenak jakinarazteko dena.
Ezinezkoa izan da zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Jakinarazitako ebazpenak interesdunen aldekoak dira, dagozkien obren eskubideak Jabetza Intelektualaren Erregistro Orokorrean inskribatzeko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 10a.
Kultura Ondarearen zuzendaria,
MIKEL XABIER AIZPURU MURUA.