Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2022ko urriaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ITUNEKO ARBITRAJE BATZORDEA
4521

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean automatikoki planteatutako gatazkako espedientea. Gatazka hori Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordean izapidetzen da 53/2022 espediente-zenbakiarekin.

Ezin izan da zuzenean jakinarazi Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean automatikoki planteatutako gatazkako espedientea, Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordean izapidetzen ari dena 53/2022 espediente-zenbakiarekin; horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Interesdunek 10 egun balioduneko epea dute ebazpena jasotzeko, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen egoitzan (Gaztelako atea 15, 1. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 6a.

Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeko idazkaria,

JOSE ANTONIO CAYERO BILBAO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala