Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2022ko urriaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4519

EBAZPENA, 2022ko urriaren 7koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez 2022ko ekitaldian dirulaguntzak ematen baitzaizkie toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak susta eta babes ditzaten.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariaren 2021eko azaroaren 30eko Ebazpenaren bidez argitara eman ziren oinarriak eta 2022ko deialdia, zeinaren bidez dirulaguntzak ematen baitzaizkie toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak susta eta babes ditzaten.

Bestalde, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari dagokio kontsumo-arloko eginkizunak betetzea, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuan.

36 erakundek aurkeztu zuten eskabidea 2021eko azaroaren 30eko Ebazpenaren 6. artikuluan ezarritako epean, ebazpen horretan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko.

Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko eratutako epaimahai kalifikatzaileak proposamena egin du, 2022ko maiatzaren 12an.

Ikusi dira aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak; beraz, honako hau

Xedatzen dut:

1.– Dirulaguntzak ematea KIUB kontsumitzaileei informazioa emateko udal bulegoen funtzionamenduko eta jarduerak egiteko gastuetarako; 981.877,56 euro guztira, honela banatuta:

(Ikus .PDF)

2.– Dirulaguntzak ematea KIUB kontsumitzaileei informazioa emateko udal bulegoek egiten dituzten ikuskapen-jardueretarako; 78.122,29 euro guztira, honela banatuta:

(Ikus .PDF)

3.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

4.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 7a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

LAURA ANGELA ALZOLA KIRSCHGENS.


Azterketa dokumentala