201. zk., 2022ko urriaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4516
EBAZPENA, 2022ko irailaren 23koa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Euskal Karate Federazioaren Estatutuetan aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.
Euskal Karate Federazioa EAEko Kirol Elkarteen eta Federazioen Erregistroan inskribatu zen 1989ko irailaren 4an, 164 zenbakiarekin. Federazioaren Estatutuen aldaketak aurkeztu dira orain.
Euskal Karate Federazioak 2022ko uztailaren 2an egindako Ezohiko Batzar Orokorrean onartu zuen estatutuetako 11. artikulua aldatzea. Onarpen hori agiri bidez frogatu da.
Estatutuen aldaketak bat datoz urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.
Ondorioz, nire eskumenak erabiliz, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Euskal Karate Federazioaren Estatutuen 11. artikuluaren aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikuluaren erredakzioa honako modu honetan geldituko litzateke:
11. artikulua.– 1.– Federazioaren Batzar Nagusiak onartuko ditu lizentzien formatua eta edukia, eta lizentzia horietan, nahitaez, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabili beharko dira.
2.– Lizentzien euskarriak komunikazioaren teknologiak era egokian aprobetxatzeko moduko baldintza teknikoak izango ditu, eta Eusko Jaurlaritzak euskarri horiei dagokionean onartutako ezaugarri teknikoekin bat etorrita igorriko dira.
3.– Lizentziaren agirian, honako kontzeptu hauek jasoko dira:
a) Nahitaezko aseguruen kuota.
b) Lurralde- edo euskal federazioei zuzendutako kuota, zenbateko garbiaren % 35etik beherakoa izango ez dena.
c) Federazioaren eremuaz gaindiko lehiaketa ofizialetan parte hartzeko kuota, hala dagokionean.
3.1.– Klubaren lizentzian desberdinduko da «Klubaren lehenengo lizentzia» eta «Hurrengo lizentzien» artean, euskal federazioa eta lurraldera bidalitako kuota izango da: Batzar Nagusian onartzen dena, urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren 24.5 artikuluan ezarritakoa edukiekin adostuta.
4.– Lizentziaren agirian, halaber, urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren 25.4 artikuluan ezarritako edukiak jasoko dira.
Bigarrena.– Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Laugarrena.– Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio bidea eta, bere aurka, pertsona interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 23a.
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,
GORKA ITURRIAGA MADARIAGA.