201. zk., 2022ko urriaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (164 KB - 13 orri.)
- EPUB (788 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4508
88/2022 EBAZPENA, urriaren 11koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra E.A.» sozietate publikoarekin izango dituen harremanak arautzeko 2022 – Programa Kontratua sinatuko dela.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatutako Programa Kontratua sinatu duenez gero, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra E.A.» sozietate publikoarekin izango dituen harremanak arautzeko 2022 – Programa Kontratua sinatuko dela. Programa-kontratua ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 11.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.