Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2022ko urriaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4507

86/2022 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen eta Bizkaiako Foru Aldundiaren arteko lankidetza-hitzarmena aldatzeko hitzarmena, FEAGA eta LGENF Europako funtsen kargura finantzatutako landa-garapenerako zuzeneko laguntzen eta neurrien kudeaketari loturiko jarduketak eskuordetzeari buruzkoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatutako hitzarmena sinatu du, eta, hari dagokion publikotasuna emateko, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko lankidetza-hitzarmena aldatzeko hitzarmena, FEAGA eta LGENF Europako Funtsen kargura finantzatutako landa-garapenerako zuzeneko laguntzen eta neurrien kudeaketari loturiko jarduketak eskuordetzeari buruzkoa (ikus eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 10a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, URRIAREN 10EKO 86/2022 EBAZPENARENA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIARENA
HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ERAKUNDE ORDAINTZAILEAREN ETA BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENA ALDATZEKO DENA. FEAGA ETA LGENF EUROPAKO FUNTSEN KARGURA FINANTZATUTAKO ZUZENEKO LAGUNTZEN ETA LANDA-GARAPENEKO NEURRIEN KUDEAKETARI LOTUTAKO JARDUERAK ESKUORDETZEARI BURUZKOA DA AZKEN HITZARMEN HORI

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 13a.

BILDU DIRA:

Alde batetik, Amaia Antxustegi Ziarda andrea, Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru diputatua.

Eta bestetik, María Aránzazu Tapia Otaegui andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua.

HAUEN IZENEAN ARI DIRA:

Lehena, Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkari moduan.

Bigarrena, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren izenean eta haren ordezkari moduan.

AZALTZEN DUTE:

Lehenengoa.– 2021eko azaroaren 5ean sinatu zuten lankidetza-hitzarmena Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzaileak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, FEAGA eta LGENF Europako funtsen kargura finantzatutako zuzeneko laguntzen eta landa-garapeneko neurrien kudeaketari lotutako jarduerak eskuordetzeari buruz.

Bigarrena.– Hitzarmena sinatu ostean, Europako Batzordeko Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzailearekin egin zuen bilera batean, honako hau adierazi zuen hiru foru-aldundiek erakunde ordaintzailearen likidazio-bulego ofizial gisa duten eginkizun teknikoari dagokionez:

«Funtzio hori hitzarmenen 2. kontuan hartuzkoan zerrendatutako eginkizun delegatuetatik argi eta garbi bereizita badago ere, DG AGRI Zuzendaritza Nagusiak uste du nahasmena sor dezakeela foru-aldundiek ordainketak egiteko duten funtzioari buruz. Beraz, Espainiako agintariei eskatu zien 5. kontuan hartuzkoa berrikusteko edo alde batera uzteko, foru-aldundien berariazko eginkizun hori aparteko akordio tekniko batean sar dadin, 907/2014 (EB) Erregelamenduaren eranskineko 1.C puntuan aurreikusitako eskuordetutako eginkizunetatik bereiziz».

Hirugarrena.– Hori dela eta, 2021eko azaroaren 5ean sinatutako hitzarmena aldatzea proposatu da, hau da, bigarren klausularen 5. puntua kentzea.

Laugarrena.– Bizkaiko Foru Aldundiko Foru Gobernu Kontseiluak, 2022ko apirilaren 5ean, aldaketa-hitzarmenaren testua onartzeko erabakia hartu du, eta 2022ko maiatzaren 13an Bizkaiko Batzar Nagusietan baimendu da.

Bosgarrena.– Halaber, 2022ko ekainaren 14ko Gobernu Kontseiluan onartu da.

Seigarrena.– 2022ko ekainaren 23an, aldaketa-hitzarmenaren proiektua Eusko Legebiltzarrean aurkeztu zen, Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legeak 18.a) artikuluan aurreikusitako jakinarazpenaren ondorioetarako.

Azaldutakoa dela bide, aldeek, egintza honetarako legezko gaitasun nahikoa aitortu diote elkarri, eta duten ordezkaritzan, administrazio-izaerako aldaketa-hitzarmen hau sinatu dute honako klausula hauekin:

KLAUSULA

Bakarra.– Bigarren klausulako 5. paragrafoa kentzen da Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzaileak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sinatu zuten lankidetza-hitzarmenetik. Hitzarmen hori, hain zuzen, FEAGA eta LGENF Europako funtsen kargura finantzatutako zuzeneko laguntzen eta landa-garapeneko neurrien kudeaketari lotutako jarduerak eskuordetzeari buruzkoa da.

Eta azaldutakoarekin ados daudela adierazteko, aldaketa-hitzarmen hau formalizatzen eta sinatzen da, goiburuan ageri diren lekuan eta egunean.

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru diputatua,

AMAIA ANTXUSTEGI ZIARDA.


Azterketa dokumentala