201. zk., 2022ko urriaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (154 KB - 5 orri.)
- EPUB (271 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
4502
EBAZPENA, 2022ko urriaren 7koa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, 2022ko edizioko Gaztemundu programan parte hartuko duten pertsonak aukeratzeko dena.
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2022ko uztailaren Ebazpenaren bitartez 27ko (2022ko abuztuaren 9ko EHAA, 152. zk.), Gaztemundu programaren 2022ko deialdia egin zen, Gaztemundu programa arautzen duen abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuaren 8. artikuluan ezarrita dagoena aplikatuz.
Dekretu araugilearen 11. artikuluan ezarritako ebaluaketa-batzordeak, 2022ko uztailaren 27ko deialdi-ebazpenean izendatu zenak, aztertu eta baloratu ditu eskaerak, aipatutako dekretuaren 6. artikuluan eta deialdi-ebazpenaren laugarren oinarrian ezarritakoa kontuan harturik, eta batzorde horrek esleipen proposamena egin du. Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebaluaketa-batzordeak 2022ko Gaztemundu programan parte hartzeko proposatu dituen pertsonak aukeratzea. I. eranskinean jaso dira aukeratutakoak.
Bigarrena.– II. eranskinean agertzen diren pertsonek 2022ko Gaztemundu programan parte hartzeko aurkeztutako eskabideak ezestea, bertan adierazten diren arrazoiengatik.
Hirugarrena.– Deialdi honetatik kanpo uztea III. eranskinean zerrendatutako pertsonak, bertan adierazitako arrazoiengatik.
Laugarrena.– Ordezkoen zerrenda finkatzea. Zerrenda hori V. eranskinean dator jasota, abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuaren 12.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Bosgarrena.– Honako ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 7a.
Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria,
GORKA ÁLVAREZ ARANBURU.