195. zk., 2022ko urriaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4390
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira interesdunak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bideratutako 600/2022 prozedura arruntean.
Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
600/2022 prozedura arrunta: 2022ko maiatzaren 18ko Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren Aginduaren kontra aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Agindu honen bidez onartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak (maiatzaren 23ko EHAA, 98. zk.).
Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 29a.
Funtzio Publikoko zuzendaria,
JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.