Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2022ko urriaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
4386

EBAZPENA, 2022ko urriaren 5ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programaren deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak handitzea ebazten duena, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Moves III programa).

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programak (Moves III) egikaritzeko laguntzak zuzenean ematea onartzen duen apirilaren 13ko 266/2021 Errege Dekretuaren bitartez (2021eko apirilaren 14an argitaratu zen, 89. Estatuko Aldizkari Ofizialean), mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarriak emateko oinarri erregulatzaileak ezarri ziren, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Euskadiren kasurako dagokion aurrekontua, Errege Dekretu horren V. eranskinean ezarritako laguntzaren zenbateko totalari dagokionez, 18.718.371 euro da.

Bigarrena.– Euskadirako esleitutako aurrekontu osotik (18.718.371) euro % 10 (1.871.837,10) euro erreserbatu zen Eusko Jaurlaritzak burutu beharreko zuzeneko inbertsioak egiteko, 266/2021 Errege Dekretuan adierazitakoari jarraikiz.

Hirugarrena.– EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko uztailaren 5eko Ebazpenean (2021eko uztailaren 14an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 138. zenbakian), mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartu, deitu eta argitaratu ziren, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruaren barruan (Moves III programa).

Laugarrena.– Deialdi horren 3. oinarriak ezartzen duenez, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programara (Moves III programa) bideratutako hornidura ekonomikoa 16.378.574,63 euro da, behin dagozkion zeharkako gastuak kendu eta zuzeneko inbertsioak egiteko % 10 erreserbatu ondoren, EEEren aurrekontuetan horretarako ezarritako kredituaren arabera.

Bosgarrena.– 266/2021 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz eta horretarako aldez aurretik egindako eskaerarekin, 2022ko ekainaren 10eko Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuko presidentearen ebazpen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoari 18.923.084,97 euroko zenbateko gehigarria ematea adostu zen, eta beraz, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programarako aurrekontua 37.641.455,97 euro da guztira, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Moves III programa).

Azaldutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programarako baliabide ekonomikoak 16.557.699,35 euroan igotzea, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Moves III programa).

Horrekin, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programaren deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak 32.936.273,98 euro dira guztira (Moves III programa), honela banakatuta:

a) 1. pizgarri-programa 1 – Ibilgailu elektrikoen erosketa sustatzea: 18.114.950,69 euro.

b) 2. pizgarri-programa – Kargatze-azpiegiturak zabaltzen laguntzea: 14.821.323,29 euro.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek bide administratiboa agortzen du; hortaz, nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako auzitegietan, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Bilbao, 2022ko urriaren 5a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala