195. zk., 2022ko urriaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (103 KB - 2 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4384
EBAZPENA, 2022ko irailaren 26koa, Migrazio eta Asilo zuzendariarena, zeinaren bidez bi lan-batzorde berri sortzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan Gizarteratzeko eta Gizarte Partaidetzarako Foroaren egituraren barruan.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroa sortzen duen abuztuaren 30eko 200/2002 Dekretuaren 14. artikuluan adierazten denez, Batzorde Iraunkorraren eginkizuna da, besteak beste, Osoko Bilkurari Lan Batzorde berriak sortzea proposatzea.
Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroa sortzen duen dekretua aldatzen duen azaroaren 9ko 213/2004 Dekretuaren 4.1 artikuluak hau dio:
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko herritar etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroak Osoko Bilkuran eta lan-batzordeen bidez jardungo du.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroaren Osoko Bilkura, organo paritario eta formal gisa, 37 kidek osatuko dute: Presidenteak, 34 kidek, Gizarte Ongizateko Euskal Kontseiluaren ordezkari batek (hitza izango du, baina botorik ez) eta idazkariak (hitza izango du, baina botorik ez).
2.– Hasiera batean, sei lan-batzorde izango dira: (1) Gizarte Baliabideak eta Etxebizitza, (2) Lana, (3) Berme Juridikoak eta Giza Eskubideak, (4) Hezkuntza, (5) Osasuna, (6) Herritarren Partaidetza, Kultura eta Sentsibilizazioa, iraunkorrak izango direnak, eta Foroaren Osoko Bilkurak, hala badagokio, Batzorde Iraunkorrak proposatuta, modu iraunkorrean edo aldi baterako erabakitzen dituen guztiak.
Ildo horretan, Immigraziorako Foroaren Osoko Bilkurak, azken bileran, aho batez onartu zuen, Batzorde Iraunkorrak proposatuta, bi lan-batzorde berri sortzea: Euskara eta Hizkuntza Aniztasuneko Batzordea, eta Asilo Batzordea.
Azaldutako guztiagatik, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskara eta Hizkuntza Aniztasunaren Batzordea eta Asilo Batzordea sortzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Immigrazio Foroaren egituran sartzeko.
Bigarrena.– Hamabost eguneko epea zabaltzea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, immigrazio-kontuetan lan egiten duten elkarteek (etorkinek osatutako elkarteek zein etorkinak babesteko elkarteek) lan-batzorde horietan parte hartzeko eskabideak aurkeztu ahal izateko.
Hirugarrena.– Parte hartzeko eskabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroa sortzen duen abuztuaren 30eko 200/2002 Dekretuaren (2002ko irailaren 16ko EHAA, 175. zk.) I. eranskinean ezarritako ereduaren arabera aurkeztu beharko dira.
Laugarrena.– Prozesu honetan parte hartzeko eskabideak Eusko Jaurlaritzaren Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzara igorri behar dira, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan jasotako edozein modutan aurkez daitezke.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 26a.
Migrazio eta Asiloko zuzendaria,
XABIER LEGARRETA GABILONDO.