195. zk., 2022ko urriaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4382
AGINDUA, 2022ko urtarrilaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko zenbait kide izendatzen eta kide-kargutik kentzen dituena.
Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 12. artikuluan, Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan –dekretu horrek aipatu legea garatzen baitu–, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren funtzionamendu-arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ainara Ibañez Unanue andrea Euskadiko unibertsitateaz kanpoko ikasleen gurasoen ordezkari-kargutik kentzea.
2. artikulua.– Aitor Mujika Catarinicchia jauna izendatzea Euskadiko unibertsitateaz kanpoko ikasleen gurasoen ordezkari, Ainara Ibañez Unanue andrearen agintaldia betetzeko geratzen den aldirako.
3. artikulua.– M.ª Victoria Piñero Felices andrea Susana Aribayos Gutierrez andrearen ordezko-kargutik kentzea, Euskadiko unibertsitateaz kanpoko ikasleen gurasoen ordezkarien taldean.
4. artikulua.– Eduardo Ogando Arregi jauna izendatzea Susana Aribayos Gutierrez andrearen ordezko, Euskadiko unibertsitateaz kanpoko ikasleen gurasoen ordezkarien taldean.
AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 4a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.