Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2022ko urriaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4381

AGINDUA, 2022ko irailaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Villabonako (Gipuzkoa) CPEIPS Zubimusu Ikastola HLBHIP ikastetxearen ituna aldatu dela 2021-2022 ikasturterako.

Hezkuntzako sailburuaren 2021eko irailaren 15eko Aginduaren bidez ebatzi zen 2021-2022 ikasturterako irakaskuntza hauetarako unitateak zehaztu behar zirela: Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza, DBH, Hezkuntza Berezia (talde egonkorrak eta zereginen ikaskuntza), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Goi Mailako Heziketa Zikloak.

Hezkuntza Saileko Ikuskaritza Zerbitzuak irregulartasunak antzeman zituen Villabonako (Gipuzkoa) CPEIPS Zubimusu Ikastola HLBHIP ikastetxeko matrikulan, eta Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari jakinarazita, zegokion zehapen-espedienteari hasiera eman zitzaion.

Matrikula-datuak aztertu eta adiskidetze-batzordea eratu zen, eta 2022ko maiatzaren 23an, hezkuntza-itunen erregelamendua onartzen duen irailaren 8ko 293/1987 Dekretuaren 69., 87. eta 88. artikuluetan xedatutakoaren arabera, ikastetxe horretarako Haur Hezkuntzako 2. zikloko ituna aldatzea erabaki zen 2021-2022 ikasturterako, eta aldatu beharreko unitateei dagozkien ordaindutako zenbatekoak itzultzea.

Hori dela bide, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Villabonako (Gipuzkoa) CPEIPS Zubimusu Ikastola HLBHIP ikastetxe pribatu itunduaren 2021-2022 ikasturterako ituna aldatzea, eranskinean jasotakoaren arabera.

2.– Villabonako (Gipuzkoa) CPEIPS Zubimusu Ikastola HLBHIP ikastetxeak aldatutako unitateei dagokien kopurua Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar diola deklaratzea.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 20a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala