Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2022ko urriaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4379

EBAZPENA, 2022ko irailaren 12koa, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, aldez aurretiko administrazio-baimena ematen da eta proiektua onartzen da instalazio honentzako: «Hidrogeno berriztagarria ekoizteko unitate berria – ADI 3015», Muskizko udal-mugartean.

Espediente zk.: 48-CG-Y-2022-00003.

AURREKARIAK

2022-06-03an Petróleos del Norte, S.A. enpresak eskatu zituen aurretiko administrazio-baimena eta proiektua onartzea, instalazio honentzako: «Hidrogeno berriztagarria ekoizteko unitate berria – ADI 3015».

ZUZENBIDE OINARRIAK

Industria Administrazioko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza da espediente hau izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Espediente hau izapidetzeko, kanalizazio bidez gas erregaiak banatzeko eta garraiatzeko instalazioei buruzko administrazio-baimenen prozedurei buruzko ekainaren 9ko 76/2020 ekainaren 9ko 76/2020 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako azaroaren 12ko 8/2004 Legean ezarritako preskripzioak bete dira.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde ordezkariak honako hau

EBAZTEN DU:

Aldez aurretiko administrazio-baimena ematea eta proiektua onartzea Petróleos del Norte, S.A. enpresari, ondorengo instalazioarentzat: «Hidrogeno berriztagarria ekoizteko unitate berria – ADI 3015», Muskizko udal-mugartean.

Ebazpen hau ematen da ondorengo baldintza orokorrak kontuan hartuz:

1.– Aurkeztutako proiektuari jarraiki egin beharko dira obrak, kasu bakoitzean eskatu eta baimenduko diren aldaketekin.

2.– Martxan jartzeko epea bi urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita. Epe hori igaro eta ez bada instalazioa ustiatzeko baimenik eskatu, ebazpen hau iraungitzat jo ahal izango da.

3.– Instalazioen titularrak, proiektua gauzatu ondoren, eta arauzko egiaztapenak egin ondoren, obrak amaitu direla jakinaraziko dio Industria Administrazioko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari, ustiatzeko eta martxan jartzeko baimena eman dezan. Horrekin batera, aplikatu beharreko erregelamendu teknikoetan adierazten den dokumentazioa aurkeztuko du.

4.– Obrak egiteko beharrezkoak diren udal eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimenak edo lizentziak edozein direla ere, eta horiek aparte utzi gabe ematen da ebazpen hau, eta eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da, jabetza-eskubidea salbu utzita.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.

Bilbao, 2022ko irailaren 12a.

Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala