Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2022ko urriaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4376

AGINDUA, 2022ko irailaren 27koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, 2022ko «Joxe Mari Korta» sarietarako epaimahaia izendatzeko dena.

Kontuan harturik zer dioen «Joxe Mari Korta» sariak arautzen dituen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduaren 7. artikuluak (2009ko abuztuaren 10eko EHAA, 151. zk.) –agindu hori 2011ko apirilaren 20ko Aginduaren bidez aldatu zen–, eta ikusirik zer dioen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko abuztuaren 4ko Aginduak, zeinaren bidez 2022ko ekitaldiko deialdia argitaratu baitzen, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Epaimahaia izendatzea. Honako kide hauek izango ditu:

Epaimahaiburua:

María Aranzazu Tapia Otaegui, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua.

Sailaren ordezkaritzan:

1.– Estíbaliz Hernáez Laviña, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea.

2.– Mikel Amundarain Leibar, Industriako sailburuordea.

3.– Amaia Barredo Martín, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea.

4.– Bittor Oroz Izaguirre, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea.

Patronalaren ordezkaritzan:

1.– Eduardo Aretxaga Cilleruelo, Confebaskeko zuzendari nagusia.

2.– Carolina Pérez Toledo, Cebekeko lehendakaria.

3.– Juan Antonio Sánchez Corchero, SEAko lehendakariordea.

4.– Eduardo Junkera Pérez, Adegiko lehendakaria.

Joxe Mari Kortaren Bidetik Fundazioaren ordezkaritzan: Andoitz Korta Zearreta.

Idazkaria: Larraitz Gezala Oyarbide, Kabineteko eta Komunikazioko zuzendaria.

Baten bat ezin bada etorri, beste norbaiti espresuki eman diezaioke eskuordetza.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan eta jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 27a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala