Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2022ko urriaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4375

EBAZPENA, 2022ko urriaren 5ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zerrendan ageri diren entitateetako langileen prestakuntzarako laguntzak esleitzen dituena.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2022ko ekainaren 14an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal Autonomia Erkidegoko toki- eta foru-administrazioko enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia egiten duen ebazpena.

Bigarrena.– Seigarren oinarriak ezarritako epean, erakunde interesdunek eskabidea aurkeztu dute, deialdian aurreikusitako laguntzak eskuratze aldera. Eskabideak, aurkezturiko dokumentazioarekin batera, IVAPeko Prestakuntza Zerbitzuak aztertu ditu.

ZUZENBIDE-OINARRIAK

Lehenengoa.– Deialdiaren zortzigarren oinarriak ezartzen duenaren arabera, Prestakuntza-plan edo -programei buruzko laguntzen esleipena Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bitartez egingo da. Ebazpen horrek diruz lagundutako erakundeen zerrenda bilduko du, bai eta erakunde horietako bakoitzari dagozkion diru-kopuruak ere, eta dagozkien diruz lagundutako kontzeptuak ere adieraziko dira. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta honako helbide elektroniko honetan argitaratuko da: www.ivap.euskadi.eu

Bigarrena.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta egitekoak arautzen dituen 133/2021 Dekretuaren 6.2.m) artikuluaren arabera, zuzendariaren egitekoa da IVAP osatzen duten zerbitzuen helburuak bete eta dagozkien egitekoak aurrera eramateko behar diren deialdiak eta ebazpenak onartzea.

Hirugarrena.– Aplikagarria da, besteak beste, honako arau hauetan ezarritakoa: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra; Lege hori garatzen duen 887/2006 Errege Dekretua; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua.

Hori guztia dela eta, behin eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta aipatutako ebazpenean ezarritakoa betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako laguntza hauek ematea, euskal administrazio publikoek beren langileentzat, 2022ko ekitaldirako onartzen dituzten prestakuntza-planak eta -programak finantzatzeko.

AUTONOMIA-ERKIDEGOKO UDAL-ADMINISTRAZIOAK
(Ikus .PDF)
AUTONOMIA-ERKIDEGOKO FORU-ADMINISTRAZIOAK
(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Entitate horiei esleitutako zenbateko osoa ordaintzeko izapideak hasteko agintzea.

Hirugarrena.– Behin betiko likidazioa, plan edo programa exekutatu izanaren justifikazioaren menpe egongo da, deialdiaren hamargarren oinarrian xedatzen denaren arabera.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

ERREKURTSOAK

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak ezarritakoarekin bat.

Administrazio publiko interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian. Errekurtsoa jartzeko epea: bi hilabete, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Hala ere, errekurtsoa jarri duen administrazioak, aurrez, errekerimendua aurkeztu ahal izango dio IVAPi egintza deuseztatu edo errebokatzeko. Errekerimendua IVAPeko zuzendari nagusiari zuzendu beharko zaio idazki arrazoitu baten bidez. Errekeritzeko epea: bi hilabete, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ezetsitzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua aurkeztu bada, berariazko akordioa jasotzen denetik edo isilbidez ezeztatuta jotzen den hurrengo egunetik aurrera hasiko da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 5a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaria,

MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.


Azterketa dokumentala