Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2022ko urriaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4373

AGINDUA, 2022ko irailaren 16koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Artizarra Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa.

2022ko martxoaren 21ean, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko erregistroan telematikoki sartu zen Artizarra Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuak aldatzeko eskritura publikoa, zeina 2021eko azaroaren 4an egiletsi baitzen Jose Carlos Arnedo Ruiz Donostiako notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 2.221).

Eskritura publiko horretan sartu zen fundazioaren patronatuko idazkaria den Pío Aguire Álvarez de Arcaya jaunak, presidentearen oniritziarekin, 2021eko urriaren 13an egindako ziurtagiria, patronatuak 2021eko urriaren 7an egindako bilerarena. Bilera hartan, fundazioaren estatutuen honako artikulu hauek aldatzea erabaki zuten: 6., 7., 12. artikuluak (patronatu-kideen kopurua zabaltzea) eta 14., 15., 16., 22., 24., 26., 28., 29., 34. eta 42. artikuluak. Horiek guztiak egin ziren, oinarrizkoak ez ziren jatorrizko hainbat puntu zuzentzeko eta argitzeko asmoz eta, halaber, hobekuntza teknikoa sartzeko eta hobeto irakurtzeko asmoz.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketak bat datoz aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, Artizarra Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuetako 6., 7., 12. (patronatu-kideen zenbakiak zabaltzea), 14., 15., 16., 22., 24., 26., 28., 29., 34. eta 42. artikuluak aldatzea, hau da, Fundazioaren patronatuak 2021eko urriaren 7an erabaki zuen aldaketak egitea, 2021eko azaroaren 4an Jose Carlos Arnedo Ruiz Donostiako notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 2.221) emandako eskritura publikoaren arabera.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 16a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala