195. zk., 2022ko urriaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (143 KB - 3 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4371
764/2022 EBAZPENA, irailaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez deialdia iragartzen den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Aholkularitza Juridiko Zuzendariordetzako, Zuzendaritzako idazkariaren lanpostua izendapen aske bidez betetzeko.
Zuzendaritza Nagusiko Aholkularitzak Juridikoko Zuzendariordetzako Zuzendaritzako Idazkaria lanpostuko lanpostu hutsa aurrekusteko. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Giza Baliabideen Zuzendaritza honek erabaki du lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea, honako oinarri hauen arabera
OINARRIAK
1.– Lanpostuaren atxikipena.
Atxikipena: Zuzendaritza Nagusia Aholkularitza Juridikoa.
Lanaldi zatitua. Vitoria-Gasteiz.
2. hizkuntza-eskakizuna (derrigortasun-data iraungita: 2005-06-01).
2.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan, estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratudun finkoa izatea eta plaza jabetzan edukitzea C2/D2 lanbide-taldean.
b) Gutxienez 2 urteko lan-esperientzia izatea C2/D2 lanbide-taldean.
c) Titulazio akademikoa: C2/D2 lanbide-taldean eskatzen den edozein titulazio.
d) Euskarazko 2. hizkuntza-eskakizuna izatea.
e) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betebeharrak betetzea.
3.– Aintzat hartuko diren merezimenduak.
Honako arlo hauetako eskarmentua eta ezagutzak baloratuko dira:
– Tresna informatikoen ezagutzak.
– Zuzendaritzako idazkari-lanpostuetan esperientzia izatea.
Halaber, lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.
4.– Euskararen ezagutza.
Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.
5.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.
Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara (Araba kalea 45, 1006 Vitoria-Gasteiz) igorri beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan xedatzen den moduan ere aurkeztu ahalko dira.
Interesdunek eskabidea Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara (Araba kalea 45, 01006, Vitoria-Gasteiz) bidali beharko dute datu pertsonal guztiekin eta dokumentatutako Curriculum Vitaearekin batera.
Dokumentazioa honelakoa izan behar da:
– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-legepeko kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.
– Baldintzak betetzea egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
– Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.
CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.
6.– Balorazio Batzordea.
Balorazio Batzordea osatuko da; batzordeburua Giza Baliabideen Hautaketa eta Horniketako zuzendariordeak edo hark eskuordetzen duena izango da, eta hauexek izango dira batzordeko partaideak: Giza Baliabideen Aholkularitza juridikoko zuzendariordea, Giza Baliabideen Garapeneko eta Prestakuntzako zuzendariordea, eta Horniketako teknikari juridikoa (idazkari izango da, eta hitza eta botoa izango ditu).
Eskabideak baloratu ondoren, Batzordeak eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake, eta izangaiei horren berri emango die.
Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.
Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango dira.
7.– Hautaketa-prozedura.
Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.
8.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.
Hemen abiatzen den prozedura amaitzeko (lanposturako esleitzea edo lanpostua hutsik uztea), ebazpena eman behar du Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak. Hori Intranetean eta Osakidetzako webgune korporatiboan argitaratuko da.
Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatu ezean.
9.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 29a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.