194. zk., 2022ko urriaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4361
IRAGARKIA, ur-aprobetxamendu baten emakida lortzeko hasitako jarduketak artxibatzeko ebazpena jakinarazteko dena.
Aprobetxamenduaren eskatzaileen jakinarazpenerako helbidea ezezaguna denez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, jakinarazten da Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, artxibatu egiten direla uren aprobetxamenduaren emakida lortzeko administrazio-prozeduran egindako jarduketak. Iragarki honen eranskinean zehazten dira jarduera horien ezaugarriak.
Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eranskinean adierazitako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat jakinarazpenaren balioa izango du.
Ebazpen horrek jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 20a.
Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.