Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2022ko urriaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4353

EBAZPENA, 2022ko irailaren 19koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena; honen bitartez, Berdintasunaren aldeko 2022ko Emakunde Sarirako epaimahaiaren osaera jendaurrean jartzen da.

Berdintasunaren aldeko Emakunde Saria sortzen eta arautzen duen irailaren 12ko 166/2006 Dekretuaren 1.2 artikuluari jarraikiz, urteroko deialdia Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak emandako ebazpen baten bitartez egin behar da. Beraz, 2022ko uztailaren 13ko Ebazpenaren bidez, Berdintasunaren aldeko 2022ko Emakunde Sariaren deialdia egin da (abuztuaren 2ko EHAA, 148. zk.). Sari horren helburua emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko lanean nabarmendu diren pertsona fisikoen edo juridikoen (publikoak nahiz pribatuak) jarduera azpimarratzea eta aitortzea da. Izan ere, pertsona horiek, hainbat ekintza, lan edo proiektu bultzatuta, emakumezkoen lana eta horien ahalduntzea aitortzeko alderdi garrantzitsuak hobetu dituzte, edo beren ibilbidearen bitartez emakumeen garrantzia balioesteko eta duintzeko lanean nabarmen laguntzen dute, edo Euskal Herrian sexuen arteko aukera- eta eskubide-berdintasuna sustatzeko lanean nabarmendu dira.

Dekretu horren 3. artikuluaren arabera, epaimahai bat osatuko da saria nori eman proposatzeko, eta erabaki hori jendaurrean jarriko da, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpenaren bidez. Ebazpen hori, hain zuzen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, saria emateko ebazpena argitaratu baino hilabete lehenago, gutxienez.

Horren ondorioz, eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko ezintasuna justifikatu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Berdintasunaren aldeko 2022ko Emakunde Sariaren epaimahaia nork osatuko duen jendaurrean jartzea:

Mahaiburua:

Izaskun Landaida Larizgoitia andrea.

Idazkaria:

Zuriñe Elordi Romero andrea.

Epaimahaikideak:

Emilio Sola Ballojera jauna.

Patricia Campelo Martínez andrea.

Maite Peña López andrea.

Ane Beitia Arriola andrea.

Sonia González Ubierna andrea.

Oskar Longo Imatz jauna.

Carmen Andrea Cares Mardones andrea.

Mercedes Larrañaga Sarriegui andrea.

Belén Balerdi Bengoa andrea.

Ordezko epaimahaikideak:

Aintzane Gutiérrez Perea andrea.

Leire Beiztegui Amor andrea.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko auzietako epaitegi egokian, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 19a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala