194. zk., 2022ko urriaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4349
AGINDUA, 2022ko irailaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2022-2023 ikasturteari dagokion ikastetxeei buruzko informazioa eredu bateratuaren bidez biltzeko dena.
Hezkuntza-plangintza eta kudeaketa arloetako beharrei erantzun ahal izateko eta estatistika ondorioetarako, unibertsitatez besteko irakaskuntzak ematen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan 2022-2023 ikasturteari buruzko informazio bateratua bilduko da. Horretarako, Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzaren eta Hezkuntza Sailburuordetzaren proposamenez, hauxe
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Egoitzak Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten unibertsitatez besteko ikastetxe guztiek, Hezkuntza Sailaren aplikazioak erabiliz, Eskola Jarduera, Ordutegiak, Espediente Akademikoa, Notak eta Faltak (akta finalak) eta HPB-Hezkuntza Premia Berezia izenpean antolatu diren galdera zerrendei edo dokumentuei erantzun beharko diete, eta zehaztasunez eta egiatasunez bete beharko dituzte.
Bigarrena.– Ikasturtean zehar, Hezkuntza Sailak zer galdeketa bete behar diren jakinaraziko dio ikastetxe bakoitzari, eta epeak eta prozedura egokiak adieraziko ditu.
Hirugarrena.– Ikastetxeko zuzendariak gainbegiratu beharko du ereduak nola bete diren, horrek bermatzen baitu ematen den informazioaren egiazkotasuna. Dokumentuak bete ondoren, hala badagokio, ezarritako prozedurak eta epeak errespetatuz bidali beharko dira, eta, ondoren, behar denean, berrikusi egingo dira.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, Hezkuntzako sailburuordeari eta Hezkuntzako lurralde-ordezkariei baimena ematen zaie agindu honetan ezartzen dena garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren neurriak har ditzaten.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 29a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.