Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2022ko urriaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4348

AGINDUA, 2022ko irailaren 26koa, Hezkuntza sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkaritza-organo gorenetako kideak aukeratzeko hauteskunde-prozesua zabaltzen duena.

Azaroaren 12ko 258/1996 Dekretuak (urtarrilaren 30eko 11/2007 Dekretuak aldatua), Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkaritza-organo gorenak hautatzeko eta berritzeko prozesua arautzen du.

Dekretu horiek ezartzen dutenez, ikastetxeetako ordezkaritza-organo gorenaren erdi biak urte bitik behin berrituko dira, txandaka.

Herri-ikastetxeetako Ordezkaritza-organo goreneko kideen azken hautespena 2020-2021 ikasturteko lehen hiruhilekoan egin zen eta, beraz, 2022-2023 ikasturteko lehen hiruhilekoan egin behar da hurrengo berrikuntza.

Hezkuntzako sailburuari dagokio dagokion hauteskunde-prozesua gauzatzeko epea zabaltzea.

Hori dela-eta, eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honako hau

XEDATZEN DUT:

1.1.– artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan, Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuetan izan ezik, ordezkaritza-organo gorenetako kide batzuk, egokitzen direnak, aukeratzeko hauteskunde-epea zabaltzea.

2.– Hauteskunde-prozesua Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkaritza-organo gorenak hautatzeko eta berritzeko prozesua arautzen duen azaroaren 12ko 258/1996 Dekretuan (urtarrilaren 30eko 11/2007 Dekretuak aldatua) xedatutako moduan egingo da.

2. artikulua.– Hauteskundeak 2022ko azaroaren 16 eta 18a bitartean egingo dira ikastetxe guztietan, eta ikastetxeko ordezkaritza-organo goren berriak 2022ko abenduaren 16a baino lehen egon beharko du osatuta. Behin ikastetxeko ordezkaritza-organo gorena eratutakoan, organo horrek pertsona bat izendatuko du gizonen eta emakumeen artean benetako berdintasun eraginkorra sustatzeko hezkuntza-neurriak bultza ditzan.

AZKEN XEDAPENAKO LEHENENGOA

Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Hezkuntzako sailburuari hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epearen barruan. Kasu bietan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 26a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala