Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2022ko urriaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4345

107/2022 DEKRETUA, irailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Kontseiluan duen kide bat kargutik kendu eta berria izendatzeko dena.

Energiaren Euskal Erakundea eratzeko den azaroaren 24ko 9/1982 Legearen 8. eta 9. artikuluetan xedatuta dagoenez, Zuzendaritza Kontseiluan, lehendakaria eta erakundearen mendeko sozietateetako lehendakariak ez ezik, bost kontseilari ere izango dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioren ordezkari jardungo dutenak. Gainera, beste kide batzuk ere izango ditu Kontseiluak, energiaren edo industriaren arloan izen ona duten pertsonen artean izendatuak.

Aipatutako araudian oinarrituta, irailaren 14ko 206/2021 Dekretuaren bidez, Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Kontseiluan Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkarien azken berritze partziala egin zen. Hala ere, une honetan, Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Kontseiluan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa ordezkatuko duen kide bat kargutik kendu eta berria izendatu behar da, Kontseilua partzialki berritu delako.

Horiek horrela, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren ekimenez, Gobernu Kontseiluak 2022ko irailaren 27an egin duen bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Energiaren Euskal Erakundeko kontseilari kargutik kentzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari gisa, hain zuzen: Joseba Andoni Alcalde Amutxategi jauna.

2. artikulua.– Energiaren Euskal Erakundeko kontseilari izendatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari gisa, hain zuzen: Ignacio Barredo Ardanza jauna.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko irailaren 27an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala