Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2022ko urriaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4343

EBAZPENA, 2022ko irailaren 27koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, laneko arriskuen prebentzioari lotuta arau-hauste oso astuna egiteagatik ezarri den zehapena argitaratzeko agintzen duena (espedientea: 48/2021/190 – Arau-haustearen akta: I482021000039736).

Verter Recycling 2002, S.L. enpresari (IFK: B95210837; egoitza: CS Kondia 3, Eizaga auzoa, 48250 Zaldibar) zehapen-espedientea hasi zaio, Laneko eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko Ikuskatzailetzak 2021eko irailaren 13an egindako I482021000039736 arau-haustearen akta dela bide.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpen bidez, 2022ko martxoaren 1ean, Verter Recycling 2002, S.L. enpresari hirurehun mila (300.000) euroko isuna jarri zitzaion, laneko arriskuen prebentzioari lotuta arau-hauste oso astuna egiteagatik. Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 13.10 artikuluan dago tipifikatuta arau-hauste hori: «Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betez lan-baldintzei aplika dakiekeen beste edozein prebentzio-neurri ez hartzea, baldin eta lan-baldintza horien ondorioz langileen segurtasun eta osasunerako arrisku larria eta berehalakoa sortzen bada».

Bigarrena.– Ebazpenari ez zitzaion gora jotzeko errekurtsorik aurkeztu; horrenbestez, irmo bilakatu zen 2022ko apirilaren 11n.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bakarra.– Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariak du espedientea ezagutzeko eskumena, horrela xedatuta baitago Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuan. (2021eko urtarrilaren 29ko EHAA), maiatzaren 14ko 928/98 Errege Dekretuan (1998ko ekainaren 3ko BOE) eta laneko arriskuen prebentzioaren arloan oso arau-hauste larriak egiteagatik ezarritako zigorrak argitaratzeari eta zigortutako enpresen erregistroa sortzeari buruzko azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuaren 2., 3. eta 4. artikuluetan (2012ko abenduaren 4ko EHAA).

Lege-aginduak eta aplikatzekoak diren gainerakoak aztertu ostean, Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzak, eman zaizkion eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Ezarri den zehapen irmoari buruzko datuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu daitezen agintzea. Datuak honako hauek dira:

– Sozietate-izena: Verter Recycling 2002, S.L.

– Haren jarduera-sektorea: Arriskutsuak ez diren hondakinen tratamendua eta deuseztapena.

– Identifikazio fiskaleko kodea: B95210837.

– Egoitza soziala: CS Kondia 3, Eizaga auzoa, 48250 de Zaldibar (Bizkaia).

– Egindako arau-haustea: Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 13.10: Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betez lan-baldintzei aplika dakiekeen beste edozein prebentzio-neurri ez hartzea, baldin eta lan-baldintza horien ondorioz langileen segurtasun eta osasunerako arrisku larria eta berehalakoa sortzen bada.

– Zigor ekonomikoaren zenbatekoa: Hirurehun mila (300.000) euro.

– Araua-haustearen aktaren data: 2021eko irailaren 13a.

– Zehapenaren ebazpenaren data: 2022ko martxoaren 1a.

– Zehapena irmo bilakatu zen eguna: 2022ko apirilaren 11.

Bigarrena.– Argitaratu behar diren datuak laneko arriskuen prebentzioaren arloko arau-hauste oso astunen zehapenen erregistroan argitaratu daitezen agintzea. Erregistro hori Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzari atxikita dago, arestian aipatu azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuak 4. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Ezarritako zehapenaren gaineko erregistroko datuak bost urte igaro ostean deuseztatuko dira, zehapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 27a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.


Azterketa dokumentala