194. zk., 2022ko urriaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
VILLABONAKO UDALA
4342
IRAGARKIA, lanpostuak lehiaketa bidez hornitzeko deialdiaren gaineko 2022ko uztailaren 11ko Ebazpenari buruzkoa.
2022ko uztailaren 28ko 143 zk. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Agente Lehena eta Ofizial-Ondokoa lanpostuak barne sustapen bidez betetzeko oinarriak argitara eman dira, lanpostu hauek honako ezaugarriak dituztelarik:
Izena: Udaltzaingoko Agente Lehena.
Eskala: Administrazio Berezi.
Azpieskala: Zerbitzu bereziak.
Mota: Udaltzaingoa.
Sailkapen taldea: C1.
Izena: Udaltzaingoko Ofizial-ondokoa.
Eskala: Administrazio Berezi.
Azpieskala: Zerbitzu bereziak.
Mota: Udaltzaingoa.
Sailkapen taldea: C1.
Horren laburpen bat Estatuko 234 zk. Aldizkari Ofizialean argitaratu da 2022ko irailaren 29an.
Instantziak aurkezteko epea, Gipuzkoako Aldizkari ofizialean argitara ematen den biharamunetik zenbatzen hasita 10 egun igaro ondoren amaituko da.
Deialdi honekin zerikusia duten segidako iragarkiak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean edo Udaleko iragarki taulan emango dira argitara soilik, dagokionean dagokiola.
Villabona, 2022ko irailaren 30a.
Alkatea,
BEATRIZ UNZUE ESNAOLA.