Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2022ko urriaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
4313

HUTS-ZUZENKETA, ebazpen honena: Ebazpena, 2019ko uztailaren 29koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, lankidetza-erakundeei laguntzak emateko deialdia egiteko dena, 2022. urterako genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketarako prozesuak sustatzeko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako huts bat aurkitu da Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2019ko uztailaren 29ko Ebazpenaren testuan (2022ko irailaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 181. zk.). Ebazpen horren bidez, 2022. urterako genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketarako prozesuak sustatzeko laguntzak ematen dira. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Euskarazko argitalpenean, laburpenean, 2022/181 Laburpena (3/1) orrialdean, eta ebazpenaren tituluan, 2022/4070 (24/1) orrialdean, honela dio:

«Ebazpena, 2019ko uztailaren 29koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, lankidetza-erakundeei laguntzak emateko deialdia egiteko dena, 2022. urterako genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketarako prozesuak sustatzeko.»

baina honela esan behar du:

«Ebazpena, 2022ko uztailaren 29koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, lankidetza-erakundeei laguntzak emateko deialdia egiteko dena, 2022. urterako genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketarako prozesuak sustatzeko.»


Azterketa dokumentala