Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2022ko urriaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4312

EBAZPENA, 2022ko irailaren 27koa, Kulturako sailburuordearena, kultura eta gizarte arloetako bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak (Bitartez deialdia) emateko Balorazio Batzordearen batzarkideak izendatzen dituena eta haren osaera argitaratzen duena.

Ikusirik 2022. urtean kultura eta gizarte arloetako bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko abuztuaren 30eko Agindua.

Kontuan izanda Agindu horren 12. artikuluak aipaturiko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzorde batek ebazpen-proposamena egingo duela eta Batzorde horren kideak izendatzea eta haren osaera argitaratzea Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez emango direla jasotzen duela,

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.

Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak: Jone Uriarte Iriarte andrea, Jokin Aspuru Zuazo jauna eta Natxo Rodriguez Arcaute jauna.

Idazkaria: Rafael Elizondo Saiz jauna (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak izan dezan horren berri.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 27a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala