192. zk., 2022ko urriaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 3 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
4311
AGINDUA, 2022ko irailaren 27koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko zoruen gainazala birgaitzeko gomendioak onartzeko dena.
Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren 10.34 artikuluan xedatutakoaren arabera, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute-Erakundeen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 7.a.8 artikuluari eta Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Egitamu Nagusia araupetzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 Legearen 7.1 artikuluari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorra onartzea. Agiri horrek ezartzen ditu euskal administrazio publikoek beren errepide-sareetan indarrean jarriko dituzten arau teknikoak eta seinaleztapenekoak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorrean jasotako arau teknikoek barne hartzen dute Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen titulartasuneko errepideetako obrak egiteko indarrean dauden eta nahitaez bete behar diren arau edo jarraibideen multzoa, horien koordinazio teknikoa ziurtatzeko (Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorra arautzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 Legearen 7.1 eta 11.2 artikuluak).
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorra idaztea eta ohiko aldaketak egitea eta onartzea. Aldaketa horiek, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein errepidetan obrak egiteko eraikuntzari eta materialei buruzko arau edo jarraibide teknikoei buruzkoak dira (Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorra arautzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 Legearen 4. eta 8.3 artikuluak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2017-2028 aldirako Errepideen Hirugarren Plan Orokorra onartzen duen maiatzaren 19ko 63/2020 Dekretuaren 5. artikulua).
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta hiru foru-aldundiek, Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorraren Batzordeko kide diren aldetik, Planaren aldaketa arrunta egitea erabaki dute, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko Errepide Sareko zoruen gainazala birgaitzeko gomendioak onartzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorra arautzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 Legearen 14. artikuluak ezartzen duenez, plan horren ohiko aldaketak gaiaren arabera eskumena duen saileko sailburu titularraren agindu bidez onartuko dira.
Sail honek eskumena du aldaketa horiek onartzeko, hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 11.1.h) artikuluan.
Ondorioz, aipatutako aurrekariak ikusita, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Egitamu Nagusia araupetzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 Legearen 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau
XEDATZEN DUT:
Agindu honen eranskinean jasotzen den Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorraren ohiko aldaketa onartzea. Aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Errepide Sareko zoruen gainazala birgaitzeko gomendioetan datza.
AZKEN XEDAPENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 27a.
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.
ERANSKINA
Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko zoruen gainazala birgaitzeko gomendioak.
(Erantsitako dokumentua Interneteko helbide honetan dago:. https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/norma_firmes/eu_norfir/adjuntos/rehabilitacion_superficial_firmes_eu.pdf.)