Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2022ko urriaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4308

81/2022 EBAZPENA, urriaren 3koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Zarauzko Udalarekin sinatutako hitzarmena luzatzeko baimena ematekoa, Zarauzko udalerrian 7. eremuan –Azken Portu– babes sozialeko etxebizitzak sustatzekoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sinatu du hitzarmenaren luzapen hori, eta dagokion publizitatea emateko asmoz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Zarauzko Udalarekin sinatutako hitzarmena, Zarauzko udalerrian 7. eremuan –Azken Portu– babes sozialeko etxebizitzak sustatzekoa, luzatzeko baimena ematekoa. Ebazpen honen eranskin gisa agertzen dena.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 3a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URRIAREN 3KO 81/2022 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA ZARAUZKO UDALAREN ARTEAN 2018AN SINATUTAKO LANKIDETZA-HITZARMENA LUZATZEA, ZARAUZKO UDALERRIAN 7. EREMUAN AZKEN PORTU BABES SOZIALEKO ETXEBIZITZEN SUSTAPENA AHALBIDETZEKO

Vitoria-Gasteizen, 2022ko abuztuaren 29an.

BILDU DIRA:

Batetik, Ignacio Maria Arriola López jauna, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua.

Eta bestetik, Xabier Txurruka Fernández jauna, Zarauzko alkate-udalburua.

BERTARATU DIRA:

Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburu gisa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatuz, Gobernu Kontseiluak 2022ko ekainaren 14an egindako bileran hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako ahaldunduta.

Eta bigarrena, Zarauzko Udaleko alkate-udalburu gisa, Udalaren ordezkari gisa, toki-korporazio horren osoko bilkurak 2022ko martxoaren 31n egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako baimenduta.

Bi aldeek elkarri aitortu diote legezko gaitasun nahikoa eta beharrezkoa dutela luzapen-akordio hau egiteko.

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa.– 2018ko azaroaren 26an, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Zarauzko Udalak, Zarauzko udalerrian babes sozialeko etxebizitzak sustatzeko 7. eremuan Azken Portu

Bigarrena.– Hitzarmen horren arabera, Zarauzko Udalak konpromisoa hartu zuen, alde batetik, lurzati bat eremutik bereizteko, eta, bestetik, lurzati hori doan lagatzeko akordioaren bidez kargarik gabe lagatzeko; eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak etxebizitza sustatzeari lotutako eraikuntza- eta urbanizazio-obrak egiteko betebeharra hartu zuen.

Horren aurretik, Zarauzko Udalak udal-plangintzaren aldaketa bat formulatu eta onartu behar zuen, bereizi beharreko lurzatiaren zatian etxebizitza-erabilera gaitzeko eta babes sozialeko etxebizitzen sustapena gauzatzeko.

Hirugarrena.– Zarauzko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aldaketa Puntuala Azken Portu 2022ko martxoan onartuko da behin betiko, eta, beraz, ezin izan dira hitzarmenean ezarritako gainerako konpromisoak gauzatu.

2018an sinatutako hitzarmenaren indarraldia 2022ko azaroaren 26an amaitzen denez, ez dago hura gauzatzeko denborarik, eta, beraz, beharrezkoa da hitzarmenaren luzapena izapidetzea, bi administrazioek hartutako konpromisoak gauzatu ahal izateko.

Laugarrena,– Hitzarmenaren hamaikagarren klausularen arabera, akordioaren indarraldia 4 urtekoa zen. Hala ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 49.h) 2 artikuluan ezarritakoaren arabera, klausula horrek ere adierazten zuen aurreikusitako epea amaitu aurreko edozein unetan hitzarmenaren sinatzaileek aho batez adostu zezaketela hitzarmena luzatzea, beste lau urterako gehienez, edo hitzarmena azkentzea.

Bosgarrena.– Alderdien artean orain arte lortutako lankidetza eta koordinazioa egokiak izan direnez, eta lankidetza horrekin jarraitzeko eta etxebizitza egoki bat legez okupatzeko eskubidearen eraginkortasunaren eta jardunen arteko koherentziari eusteko eta Hitzarmenak aipatzen dituen Euskadiko etxebizitza-politikaren gainerako printzipio gidariak betetzen jarraitzeko asmoz, bi alderdiek beharrezkotzat jotzen dute 2018ko azaroaren 26an sinatutako hitzarmena luzatzea, bertan jasotako helburu guztiak betetzeko.

Horiek horrela, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Zarauzko Udalak honako hau

ADOSTU DUTE:

4 urtez luzatzea (2026ko azaroaren 26ra arte) Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Zarauzko Udalaren artean 2018ko azaroaren 26an sinatutako hitzarmena, Zarauzko udalerrian 7. Azken Portu eremuan babes sozialeko etxebizitzak sustatzeko.

Ados daudela adierazteko, eta dagozkion ondorioetarako jasota gera dadin, alderdiek luzapen-akordio hau sinatu dute,

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioko sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Zarauzko alkate-udalburua,

XABIER TXURRUKA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala