192. zk., 2022ko urriaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 2 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4304
HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2022ko irailaren 8koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaera testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako hutsak atzeman dira Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Aginduan, zeinaren bidez iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak. Agindu hori 2022ko irailaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (175. zk.) argitaratu zen. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
2022/3976 (148/13) orrialdean, I. eranskinaren 8. apartatuko 13. atalean,
hau dio:
«13.– Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana (VI. EGBP).»
baina hau esan behar du:
«13.– Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana (VII. EGBP).»
2022/3976 (148/79) orrialdean, XI. eranskinaren 6. apartatuko 9. atalean,
hau dio:
«9.– Euskal Administrazioaren jarduera ekonomikoaren kontrola: Araudi erregulatzailea: 14/1994 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzkoa. Xedea eta printzipio orokorrak. Kontabilitatea eta kontabilitate-kontrola. Kontrol kontu-hartzailea eta haren helburua. Kontrol kontu-hartzaile motak: ekonomia- eta finantza-kontrola eta kudeaketa-kontrola, ekonomia- eta zerga-kontrola, ekonomia- eta arau-kontrola, ekonomia- eta administrazio-kontrola. Herri Kontuen Euskal Epaitegia (1/1988 Legea).»
baina hau esan behar du:
«9.– Euskal Administrazioaren jarduera ekonomikoaren kontrola: araudi erregulatzailea: 2/2017 Legegintzako Dekretua, urriaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena. Xedea eta printzipio orokorrak. Kontabilitatea eta kontabilitate-kontrola. Kontrol kontu-hartzailea eta haren helburua. Kontrol kontu-hartzaile motak: ekonomia- eta finantza-kontrola eta kudeaketa-kontrola, ekonomia- eta zerga-kontrola, ekonomia- eta arau-kontrola, ekonomia- eta administrazio-kontrola. Herri Kontuen Euskal Epaitegia (1/1988 Legea)».