189. zk., 2022ko urriaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
VITORIA-GASTEIZKO UDALA
4264
IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko zarataren mapa estrategikoaren hasierako onespenari buruzkoa (MER-2022).
Hauxe erabaki zuen Vitoria-Gasteizko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko irailaren 2an egindako ohiko bilkuran:
«Lehenengoa.– Vitoria-Gasteizko udalerriko zarataren mapa estrategikoari hasierako onespena ematea (MER-2022).
Bigarrena.– Erabaki hau ALHAOn eta EHAAn argitaratzea eta jendaurrean jartzea hilabetez, herritarrek egoki iritzitako alegazioak eta iradokizunak aurkezterik izan dezaten, zaratari buruzko 37/2003 Legearen 5. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko kutsadura akustikoari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13.1 artikuluan xedatutakoari jarraiki.
Erabaki horren kontra ez dago errekurtsorik aurkezterik, izapide-egintza izaki».
Dosierra aipatutako epean kontsultatu ahalko da, San Martineko bulego teknikoetan (Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25). Era berean, Vitoria-Gasteizko zarataren mapa estrategikoa udalaren web orrian eskura dezakete herritarrek: www.vitoria-gasteiz.org
Beraz, jendaurrean jartzen da, arestian aipatutako legedian xedatutakoari jarraiki.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 14a.
Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren administrazio burua,
EUSEBIO-MARTÍN MACHO PÉREZ.