189. zk., 2022ko urriaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
4256
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten da Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak izaera pertsonaleko datuen babesaren arloko erregelamenduan bildutako eskubideak baliatzeari buruzkoa den 2022-444 espedienteari dagokion errekerimendua.
Aipatutako errekerimendua jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
1.– Interesaduna Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzara (Larrauri Mendotxe Bidea, 18. Erandio-Bizkaia) joan daiteke 15 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Horrela, bere esku izango du eskatutako dokumentazioaren zerrenda jasotzen duen jakinarazpena.
2.– Jakinarazpena jasotzeko aipaturiko epean bertaratu ezean, prozedurarekin aurrera jarraituko da bestelako izapiderik gabe, eta dagokion ebazpena ere emango da.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Erandio, 2022ko irailaren 7a.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,
AITOR LETE FANO.