Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2022ko urriaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4253

EBAZPENA, 2022ko irailaren 21ekoa, Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak burutzen dituzten irabazteko asmorik gabeko erakunde pribatuentzako dirulaguntzen deialdia.

Apirilaren 24ko 57/2018 Dekretuaren bidez, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuetarako dirulaguntzak arautu ziren.

Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendariaren 2022ko apirilaren 6ko Ebazpenaren bidez, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak garatzen dituzten irabazteko asmorik gabeko erakunde pribatuentzako dirulaguntzen deialdia egin zen.

Ebazpen horren 7. artikuluan izendatutako balorazio-batzordeak dirulaguntzak emateko egindako proposamena aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehena.– Baztertzea I. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskabideak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Bigarrena.– Bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak garatzeko laguntzak ematea II. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan zehazten diren zenbatekoen arabera.

Hirugarrena.– Dirulaguntzak ukatzea III. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio hierarkian gorago dagoen organoari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 21a.

Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendaria,

MÓNICA Hernando Porres.

I. ERANSKINA
BAZTERTUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala